Ur ihesak bilatzeko zerbitzua

Uraren fakturan gorakada handia nabaritu duzu? Aspalditik zure etxea hezetasunez beterik dago? Zure etxeko txokoren bat hondatuta dago ur ihes baten ondorioz?

Horrelako kasuetan, nahiko froga dituzu zure etxean ur ihes bat dagoela susmatzeko. Horrelako arazoek galera ekonomiko handia ekartzen ahal dizute, eta baita etxebizitza larriki kaltetu ere. Hori dela eta, hauxe da momentua gurekin kontaktuan jartzeko eta berehala begiratuko dugu ur ihesen bat ote duzun etxean.

Ur ihesak bilatzeko zerbitzua

Uraren fakturan gorakada handia nabaritu duzu? Aspalditik zure etxea hezetasunez beterik dago? Zure etxeko txokoren bat hondatuta dago ur ihes baten ondorioz?

Horrelako kasuetan, nahiko froga dituzu zure etxean ur ihes bat dagoela susmatzeko. Horrelako arazoek galera ekonomiko handia ekartzen ahal dizute, eta baita etxebizitza larriki kaltetu ere. Hori dela eta, hauxe da momentua gurekin kontaktuan jartzeko eta berehala begiratuko dugu ur ihesen bat ote duzun etxean.

Berehala erantzunen dizugu

Non egiten
dugu lan

Etxebizitzetan

Ur ihes batek kalte larriak eragin ditzake eta uraren zure faktura handitu. Ez denborarik eta ez dirurik galdu.

Guk aurkituko dugu!

Enpresetan

Ihes batek zure negozioa geldiarazi dezake eta kostu handiak sortu. Guk azkar detektatuko dugu arazoa non dagoen.

Babestu zure enpresa gaur bertan!

Komunitateetan

Hezetasunek, iragazketek edo galerak dituzten hodiek eraikin osoari eragiten diote, eta egitura kaltetu dezakete.
Ihesa non dagoen aurkituko dugu, ahalik eta eraginkortasun handienarekin.

Saihestu kalte handiagoak!

Herrietako ur sareetan

Herrietako ur sareetan dauden ihesak, herriarendako gastu ekonomiko handia izateaz gain, herritarrei eragozpenak eta arazo handiagoak sor ditzake karrika, espaloi, errepide eta eraikinetan.

Babestu zure udalerria!

Udalentzat, partikularrentzat, enpresentzat, komunitateentzat,
aseguru etxeentzat… egiten dugu lan.

Noiz kontratatu
gure zerbitzuak?

Ur ihes baten susmoa baldin baduzu edo ezin baduzu non dagoen aurkitu, espezialista batekin harremanetan jartzea komeni zaizu, berak azterketa zehatza egin dezan. Deitu Uraurreztura, eta geuk aurkituko dizugu.

Adi egon ur ihes baten adierazle izan daitezkeen alerta seinaleekin:

  • Iturrietan edo dutxetan presioa jaistea edo ur emaria murriztea.

  • Hezetasun seinaleak pareta, sabai edo zoruetan.

  • Konkorrak, deformazioak edo pintura altxatzeak paretetan edo elementuetan.

Egiaztatu susmoa uraren giltza itxita

Zaindu uraren kontagailua kondizio ezin hobean. (Kontagailu baten bizitza 12 urte ingurukoa da. Epe hori igaro denean, kontagailua ordeztea gomendagarria da, neurketa zehatza egin ahal izateko).

  • Itxi barneko eta kanpoko ur iturri guztiak (txorrotak, dutxak, etxetresna elektrikoak)
  • Begiratu uraren kontagailuak mugitzen segitzen ote duen. (Izaten dira arras txikiak diren ur ihesak, kontagailuak ez duela garbi erakusten).

Egiaztatu gauzak begiratuz

Ihesak izateko arriskua duten elementurik ohikoenak aztertzen ditugu:

  • Harraska eta konketen azpian begiratuz.
  • Komunontzien inguruan edo haien mekanismoetan. Ihesaldi horiek maiz gertatzen dira; komuna ongi itxi gabe gelditzen bada buiaren erruz, eta orduak eman ditzakete ura isuriz.
  • Kasu eman sotoetan, etxeko txoko hezeetan edo gutxitan joaten zaren espazioetan.
  • Kontuz fakturekin; bat-batean igotzeak ihesa adieraz dezake.

Egiaztapen akustikoa

Zarata arraro bat entzuten ari zara aspalditik, eta ez dakizu zer izan daitekeen, ezta nondik datorren ere… Ur ihesa izan daiteke.

Ur ihesen arrazoirik ohikoenak

Aspaldiko instalazioak dituzten etxebizitzak

  • Hodietako material hondatuak
  • Konexio akastunak
  • Uraren presio handiegiak

Bazterrak suntsitu gabeko

irtenbideak

Obrarik txikiena eraginez, hausturaren puntu zehatzean ur ihesak aurkitzen ditugu, zure etxean edo enpresan inoiz egituran kalterik eragin gabe.

Ihesak detektatzeko tresna bereziak

Prelokalizatzaileak (herriko ur sareetarako)

GPS bidez kokapena ematen duten hainbat gailu aurrelokalizatzaile jartzen ditugu hornikuntza sareko puntu estrategikoetan. Ihes seinale bat igortzen dute eskuragarri dugun aplikaziora, eta haien arteko korrelazio bat egiteko aukera ere badugu, ihes posiblearen puntua ahalik eta gehien mugatuz.

Korreladorea (herriko ur sareetarako)

Ihesak korrelazio bidez detektatzeko, bi bibrofono jartzen ditugu bi puntutan (konparaziora, bi ebaketa balbula), ihesak daudela uste dugun zatia inguratuz. Korrelazioa aktibatzen dugu eta ihesa mugatu eta kokatu. Operazioa amaitzeko, geofonoarekin uraren ihesa non dagoen aurkituko dugu.

Geofono- Bibrofonoa

Hainbat geofono ditugu akustika detektatzeko; Rothemberger eta Vonn Roll-ekin lan egiten dugu.

Ur ihesen % 90ek soinua egiten dute: Bibrofonoa instalazioen trazaduran zehar jarrita, auskultazioa egiten dugu eta ihesa non dagoen aurkitu. Izan ere, gure profesionalak gai dira ur ihesaren hotsa bereizteko bertze edozein hotsetatik.

Gas trazatzailea

Merkatuko gas trazatzaile onenetako batekin lan egiten dugu: xurgatze ahoa duen Sewerin Variotec 460.

Hornidura instalazioan edo berokuntza sisteman gas ez sukoia eta erabat kaltegabea (% 95 nitrogenoa eta % 5 hidrogenoa) sartzen dugu. (Hidrogenoa gas arina eta salatzailea da). Ondotik, Sewerin gas detektagailua hodiaren ibilbidetik pasatuko dugu, eta ihesa detektatuko dugu gasak ihes egiten duen puntutik.

Kamera endoskopikoa

Hainbat kamera endoskopiko ditugu, barneko instalazioetako saneamendu hodiak egiaztatzeko.

Hodi-detektagailua (barnerako)

Bistan ez dauden hodiak nondik doazen jakiteko aparatua dugu.

Kamera termografikoa (barnerako)

Bosch-en kamera termografikoarekin lan egiten dugu, prestazio bikainak baititu.

Instalazioko ur beroa ireki eta sare osoa berotu denean, kamera pasatuko dugu, instalazioan ur arrastorik agertzen ote den egiaztatzeko.

Gugan
konfiantza
duten bezeroak

Deitu konpromisorik gabe!

Idatzi WhatsAppera,

…edo bidali mezu bat!

Uraurreztu

 

Santi Belarra Telletxea